Marcos Muro

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria sailburuordea

Marcos Muro

Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Besteak beste, hainbat zuzendaritza-postu izan ditu: VISESAko (Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.) zuzendari orokorra izan da; ORUBIDEko kontseilari ordezkaria Enplegu eta Gizarte Politika Sailean; Udal Etxebizitzen zuzendari orokorra Bilboko Udalean; Bilbao Next, S.A.U., New Economy + Territory / Bilboko Udala, aurrez Promobisa izan zenaren zuzendari orokorra; Bilbo Diseinuaren Munduko Hiriburua hautagaitzako koordinatzailea; Bilbao Experience UBPA pavilion at the Shanghai Expo 2010-eko koordinatzailea; Bilbao Turismo, S.A. Bilboko Udalak hiriaren kudeaketa estrategikoa produktu turistiko gisa egiteko duen Sozietateko zuzendari orokorra; Lan Ekintza Bilbaoko zuzendari orokorra, Bilboko udalerriaren tokiko garapen-agentzia enpresa eta enplegu arloko sustapenerako; Lan Ekintza-Bilbao, O.A.L.-eko zuzendari orokorra;

Lan Ekintza-Bilbao, S.A. eta O.A.L.-eko zuzendariorde orokorra. La Ekintza-Bilbaoko administrazio eta giza baliabideen arduraduna; “Bilbao Urban Circuit, S.L.”-ko kontseilari ordezkaria, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako sozietatea, Bilboko hiri-zirkuitua eta World Series by Renault lasterketa kudeatzeko; Garapen, Garapen Agentzien Euskal Elkarteko presidentea; Bilbao Dendak, Bilboko merkataritza sustatzeko elkarteko presidente ordea eta administrazio eta giza baliabide arloko arduraduna. Aholkulari juridikoa. MAXTEL enpresa. Telekomunikazio enpresa.

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzaileak: