Lourdes Pérez

El Diario Vasco egunkariaren zuzendariordea

Lourdes Pérez

Informazioaren Zientzian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Antena 3 Radio, Radio Bilbao-Cadena Ser eta Radio Euskadi irratietan prestakuntza aldi bat egin ondoren, 1995ean El Correo egunkarian hasi zen lanean. Hamarkada batez Politika sailaren erredaktorea izan zen; Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren, epaitegien eta terrorismoaren jarduerari buruz idatzi zuen gehienbat. 2006ko abenduan Vocento taldearen Eduki Editorialen Zuzendaritzaren barnean Iritzia atalaren buru izendatu zuten, eta taldearen eskualdeko egunkarien ekoizpen editorialen eta artikuluen ardura hartu zuen.

2010eko otsailean, Erredakzioaren buru izendatu zuten Al Día, Politika, Iritzia eta Ekonomia sailen kargu egiteko; ondoren, zuzendariorde bihurtu zen. Horrez gain, egunkariaren ohiko artikulugilea da, tertuliakidea EiTBren komunikabideetan eta kolaboratzailea hainbat argitalpenetan, hala nola ‘Cuadernos de Alzate’ aldizkarian.

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzaileak: