Juanjo Azcárate

CCC-ko Zuzendari Exekutiboa

Juanjo Azcárate

Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1944an, gaur egun CCCren (ikasketa profesionalen zentroaren) presidentea da eta “Bitartekoen kudeaketaren” kontseilaria 1986tik.  2006tik Increnta enpresaren bazkide fundatzailea eta kontseilaria da; eta duela 10 urtetik Incipy eta Inesdi Digital Business School-ekoa; rol berdina du Womenalia sarean 2011tik. Aurrez, Contrapunto publizitate agentziaren eta Marketing Directo Dimensión agentziaren bazkide fundatzailea izan da. 

Izaera balioaniztuna duenez, unibertsitateetan irakaslea izan da, ADIGITALen (Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkartea) Zuzendaritza Batzordearen kidea izan da; Berri Up-en mentorea, blogaria eta inbertitzailea hainbat Startup-etan.

Beste proiektu batzuk ere sustatu ditu, esaterako, “Futuro y Formación de Estudios Profesionales Online” (Kolonbia) eta “ecriturefactory.com” (Frantzia)

2012ko uztailean Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak “Korta saria” eman zion enpresaburu gisa egindako ibilbide profesionalarengatik.

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzaileak: