Jon Ander Arzallus

Berrikuntzaren zuzendaria Gureak enpresan

Jon Ander Arzallus

Ingeniaritza Industrialean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta Laneko Arriskuen Prebentzioko, Segurtasuneko eta Ergonomiako Goi Mailako Master Teknikoa EHUn.

Ekoizpen aholkularia izan zen ERPren diseinuan eta ezarpenean, OTEIC Taldean, eta Gureak Taldearen garbitegi industrialaren gerentea izan zen.

Duela 15 urtetik, Gureak Taldearen komunikazioaren eta proiektu berrien arduraduna da. Talde hau desgaitasuna duten pertsonentzat lan aukerak sortzeko helburuarekin sortu zen euskal enpresa taldea da.

Gaur egun, Workability International elkartearen zuzendaritza batzordeko kidea da. Elkarte honek desgaitasuna duten pertsonentzat lan aukerak sortzen dituzten munduko enplegu zentro bereziak eta bestelako enpresak biltzen ditu.

ABSTRACT:

Automotibazioa funtsezkoa da guregatik enpresa ordaintzeko prest dagoen balioa sortzeko. Motibazio horren oinarria da norbanakoa mugitzen duen hori. Zerk mugitzen nau ni? Zerk ematen dio zentzua nire lanari? Arazoak izan ditudan lan egun gogor bat iristen denean, zertaz gogoratuko naiz adorea hartzeko eta dudan onena ematen jarraitzeko?

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzaileak: