Imanol Lasa

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua

Imanol Lasa

1973an jaio zen. Zarauztarra eta euskalduna da. Zientzia Politikoak eta Soziologia ikasi zituen Deustun, eta Ikerketa Kooperatiboen eta Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzaren MBA masterra dauka. Urteetan zehar, ekonomia irakasle izan da Donostiako Ekintza Ikastolan Bigarren Hezkuntzan, azken urteetan Batxilergoko arduradun gisa. Oroitzapen bikainak ditu aro hartaz. Ikaragarri ikasi zuen, eta epe ertainean ikasgeletan ikusten du bere burua ostera. Duela zenbait urte eszedentzia eskatu zuen orduan Markel Olanoren lan taldearekin bat egiteko, eta gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua da. Inoiz baino gogotsuago hartzen du ardura berri hau. Datozen lau urteetan, aukera izango du politika irekiago, gertukoago, gardenago eta eraginkorragoa lortzeko lanean jarraitzeko, printzipio etiko sendoetan, eta eredugarritasunean oinarrituta. Bere pasio handienetako bi uztartzeko zortea edukiko du, gainera: kudeaketa eta komunikazio politikoa. Arlo batean zein bestean, haize berriak ekarri nahi ditu, konfiantzan eta lan taldean oinarritutako eredua ezarriz.

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzaileak: