Eduardo Jauregui

IRISBONDen fundatzailekidea eta CEO

Eduardo Jauregui

Ingeniari elektronikoa (TECNUN, Nafarroako Unibertsitatea '96) eta MBA (Deustuko Unibertsitatea '04). Bere prestakuntza amaitu bezain laster bere karrera profesionala JEMA familia enpresa txikian (potentzia elektronikan espezializatua) hasi zuen ingeniaritza sailean integratuta, urte batzuk geroago sail horren burua izan zen. 2006an sarbideen kontrolean liderra den TESA - ASSA BLOY multinazionalera joan zen I + D saila sustatzeko.

2013an erabaki zuen bere enpresa sortzea eta negozio global bat merkaturatzea eye trackingean oinarritutako teknologia disruptibo batetik abiatuta. Vicomtech Teknologia Aplikatuaren Zentroarekin batera IRISBOND sortu zuen; horrela, komunikazio irtenbide alternatibo bat eskaintzen dute begiradaren segimendu teknologiaren bidez, sozialki berritzailea den ikuspegi batetik.

Gaur egun IRISBONDek gizakientzako begirada bidezko komunikazio modu natural berri bat eskaintzen du laguntza teknologia, robotika edo neuromarketina bezalako askotariko merkatuetarako.

ABSTRACT:

Konferentzia honetan, berak arlo profesionalean izandako esperientziari buruz hitz egingo du eta bertan izan duen bilakaeraren berri emango du:  nola pasatu zen multinazional batean lan egitetik bere enpresa sortzera, zergatik erabaki zuen bere enpresa sortzea, zer ikasi duen (krisi guztiak aukera berri bat dira)...

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzaileak: