Alfonso Alcántara

Hizlaria, coach-a eta yoriento.com atariaren zuzendaria

Alfonso Alcántara

Alfonso Alcántara enpresa hizlari ezagutua da, zorrotza eta umoretsua, eta profesionalen eta taldeen motibatzaile efikaza.

Garapen profesionalean eta 2.0 enpleguan espezialista da, eta orientazio eta prestakuntza profesionaleko ehunka ekintza gauzatu ditu Espainia osoan.

Enpleguaren Andaluziako Zerbitzuaren orientazio profesionalaren programen koordinatzailea izan da, Madrilgo Erkidegoko Gazte Enpleguaren Poltsako zuzendaria eta Sngular enpresaren Giza Baliabideen zuzendaria. Teknologiaren enpresa honek gaur egun 600 langile baino gehiago ditu eta egoitzak Espainian, Mexikon eta Estatu Batuetan.

Alfonsok Psikologiaren Aparteko Saria lortu zuen Granadako Unibertsitatean eta zientzia mundu profesionalari eta enpresari aplikatzearen zale porrokatua da.

Bere azken argitalpena SuperProfesional (Alienta argitaletxea, Grupo Planeta) izan da. Liburu aplikatua eta atsegina da, eta profesionalei eta taldeei enpresan zein karreran beren helburuak lortzen laguntzen die, motibatzeaz gain. Jada laugarren ediziora iritsi da. SuperProfesional liburuaren hitzaurrea Risto Mejide publizistak idatzi du.

2006anYoriento.com ataria sortu zuen, enpresa psikologiaren eta profesionalen ataria, 800 artikulu baino gehiago eta 13.000 harpidedun dituena.

@Yoriento alias digitaletik egunero aholkuak eta proposamenak partekatzen ditu sare sozial hauetan dituen 200.000 kontaktu baino gehiagorekin: Twitter, Instagram, Linkedin, Facebook.

Duela gutxi @SuperDirectivo sortu du, konferentzien eta edukien zerbitzu bat erakundeetako lidergorako, motibaziorako eta taldeen kudeaketarako, eta izenburu berdina duen liburua ari da prestatzen.

Kordobar petoa denez, salmorejoa eta ardo andaluziarrak asko gustatzen zaizkio, elkarrizketa on batez lagunduta ;) 

ABSTRACT:

Zein da aukera profesionalak bilatzeko teknikarik onena? Teknikarik onena da pertsona bakoitzarentzat eta lortu nahi duen helburu bakoitzerako funtzionatzen duena.

Motibazioa izatea ez da gogoa izatea, motibazioa da arrazoiak izatea, eta Alfonso Alcántarak zureak aurkitzen lagunduko dizu gaitasunei, bokazioei eta gaur egungo zein etorkizuneko enpleguei buruzko konferentzia dibertigarri eta parte hartzaile honetan.

Nolako profesionala izan nahi duzu? Jakin ezazu Gazte Up-en!

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzaileak: